Zuzeneko emanaldietarako ezarri dizkiguten neurri zorrotzek eraginda, GATIBU taldekook gure ohiko formatoa egokitu behar izan dugu oholtzatik gure kantak zaleekin partekatu ahal izateko. Halandaze, datozen asteotan formato akustikoan eskainiko ditugu hainbat kontzertu. Gure diskografiako kantekin batera, MUSIKAK SALBATUKO GAITU disko berriko kantak ere joko ditugu.
Nork berea izango du eta guretzat
oralekua musika da
inoiz baino sendoagoa.
Naufragoarentzako salbamendua musika da
inoiz baino seguruagoa.
Alderrai dabilenarentzako iparrorratza musika da
bidea inoiz baino argiago erakusten diguna.
Gu musikak salbatu gaitu